Basakaitz HLHI-n Jolasmatika proiektua martxan dugu.
EHU-ko Donostiako Informatika Fakultateko irakasleekin elkarlanean, LH 6. mailako ikasleekin garatuko den proiektua da.
Proiektua honen helburua Informatika zientzia gisa lehen hezkuntzaraino helaraztea da.
Informatika zientzia gisa ulertzeko, garrantzitsua da konputagailuen funtzionamendua zein den jakitea. Horrela, errazagoa izango baita ulertzea zer egin daitekeen haiekin eta baita programazioaren nondik norakoak ere.
Egiten dugun guztia konputagailurik erabili gabe egingo dugu, izan ere konputagailuaren kutxa beltzak barruan gertatzen den guztia ezkutatu egiten digu. Horregatik, hainbat jolasen bidez hor barruan gertatzen dena irudikatzen eta simulatzen saiatuko gara.
Hauek izango dira ikasleek landuko dituzten edukinak:
- Adierazpen Bitarra.
- Konputagailuaren egitura.
- Algoritmoak.
- Programazioa.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin