Aizarnazabalgo Basakaitz herri eskolan bizikidetzarekin eta herriko kultur aniztasunarekin lotutako proiektu bat dugu martxan.
Hau honela izanik, joan den ostiralean, azaroaren 29an, Pakistandarren Festa ospatu genuen eskolan. Pakistango kultura eta bizimodua ezagutzeko hainbat tailerretan ibili ginen: janzkerarena, hennarena, musika eta ipuinena, idazkerarena eta kirolena.
Arratsaldean, berriz, Pakistango janariak eta bertako egungo egoera ezagutzeko aukera izan zuten familia eta herritarrek.
Eskerrik asko Naheed, Shahida, Zarka, Samawia, Razia, Zaima, Fauza eta jai hau egiten lagundu zenuten guztiei.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/