20180423_101835

KAIXO!!!

Hiruhileko honetan baserriko bizimodua eta tresneria lantzen ari gara. Hasteko, mahai-inguru bat egitea pentsatu genuen eta horretarako emakume baserritarrak gonbidatu genituen eskolara. Baita gonbitea onartu ere, hemen elkartu ziren zazpi emakume baserritar beraien bizipenak guri kontatzeko prest. Getaritik eta Goizuetatik ere etorri zitzaizkigun mahai-inguruan parte hartzera.

Ondoren Mu├▒azpi baserrira joan ginen, mahi-inguruan aipaturiko garai bateko lanabesak ezagutzera. Mari eta bere ama Guadalupe izan genituen gida lanetan. Anitak eskeinitako pasta goxoak jan ondoren, eskolara bueltatu ginen, koadernoak lanabes ezberdinen izen eta marrazkiz beterik.

ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU:


ARANTXA, GUADALUPE, MARI ETA ANITA, FELI, KARMEN, MARTINA ETA GETARI ETA GOIZUETATIK ETORRI ZIREN MARIA PILAR ETA MILARI.


MILA ESKER!!!