JOAN ZEN ASTEARTEAN, URRIAK 8AN, ORKATZEN  ETA  IZEIAREN AITON-AMONAK KALABAZA BAT EKARRI ZIGUTEN ESKOLAN LEHIAKETA BAT EGITEKO. HORRETARAKO KARTAZAL ITXI BATEAN KALABAZAREN PISUA EKARRI ZIGUTEN. 

GUK PAPER TXIKI BATEAN, GURE USTEZ KALABAZAK PISATZEN ZUENA  ETA BAKOITZAREN IZENA JARRI GENITUEN ETA ONTZI BATEAN SARTU GENUEN PAPERA. OSTIRAL EGUERDIAN PAPERAK ATERA ETA GEHIEN HURBILDU ZENAK  IRABAZI ZUEN. LEHIAKETAN JENDE MORDO BATEK HARTU ZUTEN PARTE, IKASLEOK, IRAKASLEAK, GURASOAK, AITON-AMONAK...

ETA IRABAZLEA JULEN ETA HODEIREN AMONA IZAN ZEN.

BADAKIZUE KALABAZAK ZENBAT PISATZEN ZUEN? 15 KILO. GALANTA  EZTA!!!

ESKERRIK ASKO IZEIA ETA ORKATZEN AITON-AMONEI.