Urte berriari hasiera emateko asmoz, abenduan eginiko ekintzen argazkiak eskeiniko dizkizuegu. Abenduaren 3-an EUSKERAREN EGUNA ospatu genuen. Goizean irakasleek ikasleei ipuin dramatizatu bat kontatu zien. Arratsaldean ospakizunarekin jarraituz, BINGOA antolatu genuen. Bingoan oso gustora ibili ziren eta irabazleentzat musikako irakasle Joanak argitaratutako CD-ak izan ziren. Eskerrikasko Joana zure opariagaitik. Ondoren txokolatada izan genuen. Mila esker gurasoak bingoan parte hartzeagaitik eta baita txokolatada antolatzeagaitik. Oso goxoa zegoen eta bero bero primeran sartu zitzaigun!
Abenduak 9-an Xabier Mendiguren idazlea etorri zen eskolara. Bere liburu bat irakurri eta galderak egin genizkion. Idazle izateko pasarteak kontatu zizkigun. Oso saio interesgarria izan zen.
Azkenik, ABENDUAREN 24-an hainbeste espero genuen momentua iritsi zen : MARI DOMINGIREN etorrera. Momentu emozionantea izan zen. Opari eta guzti etorri zen Mari Domingi. ESKERRIKASKO MARI DOMINGI eta hurrengo urte arte!
Azken egunari agurra emateko arratsaldean TRIVIAL JOLASA antolatu genuen. Bertan ikasleek beren ezagutzak kanporatzeko aukera izan zuten. Eskerrak eman behar dizkizuegu bai guraso eta baita ikasle ohiei ere zuen parte hartzeagaitik. Arratsalde polita pasa genuen eta jolasa amaitu ondoren L.H.3-5-6-koek buruturiko maketen erakusketa ikusteko aukera izan genuen palmera goxo batzuk dastatuaz. A ze lanak egin dituzten!
Urte berriari gogotsu eman diogu hasiera! Jarraitu horrela!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/