Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira
2. hiruhileko proiektuari hasiera emateko, eskola osoa denbora makinaren inguruan elkartu ginen eta bertan, makinatik ateratzen ziren hainbat irudi aztertu genituen.
Euskaraldiak iraun zuen egun bakoitzeko, berau irudikatzeko letrak eta zenbakiak sortu genituen gure gorputzekin. Honela, prozesua hasi eta 11 egun geroago, "Euskaraldia" hitzaren azken letra irudikatzearekin batera, Euskararen Eguna ere ospatu genuen. Horretarako 4 gune sortu genituen: Jolas Kooperatiboak – FrontoianEsku-lanak – HH 4-5 gelan...
Azaroaren 22an, Ostegunean, eskolako ikasle guztiek talo goxoak prestatu genituen Julen Altzelairekin batera. Txistorra nahiz txokolate, earrak biak! Eta ekologikoak gainera! Eskerrik asko Julen!
Basoa gaia oinarri duen azken hiruhileko honi hasiera emateko, joan den ostiralean basoa behatzea erabaki genuen. Bertan aurkitutako altxorrei argazkia atera eta ondoren komunean jarri genituen aurkitutakoak; lanean hasteko abiapuntu ederra! http://alkiza.eskolatxikiak.org/wp-content/uploads/2018/04/basoa.mp4?_=1
Ostiralean, martxoak 23, Samaniego ikastetxeko 3 irakasle izan genituen bisitan basoan. Elkarrekin esperientziak konpartitzeko bidean, denok elkarrengandik aberastuz. Ederki ibili ginen. Nahi dezuen arte!!! http://alkiza.eskolatxikiak.org/wp-content/uploads/2018/03/Basoeskola.mp4?_=1