2019ko azaroaren 5ean Irunen kokatuta dagoen erromatar Oiasso museora joan ginen. Bertan bi taldetan banatu gintuzten, alde batetik LH 1, 2 eta 3. maila eta bestetik LH 4, 5 eta 6. maila. Handienak museoan geratu ginen eta erromatarren inguruko tailer eta jolasak egin genituen ( bizimodua, jolasak, ohiturak, hiriak, tresnak, arropakā€¦). Tailer horiek bukatu eta gero museoa ikusteko denbora eduki genuen.

Txikienak berriz trenean meatze batera joan ziren. Eguardi aldera denok elkartu ginenean autobusa hartu eta Donostiara joan ginen, bertan bazkaldu eta Txuri Urdinera sartu ginen. Han Tania izeneko monitorea zai geneukan, berak arauak azaldu eta patinatzen hasi ginen. Jolasak egin eta disko festan dantza egin ondoren Altzora bueltatzeko ordua iritsi zitzaigun. Egun ederra pasa genuen!! 

izotz pistan

Erromatarren museoa argazkiak

IRAITZ ARROSPIDEREN BISITA

Asteazkenean, azaroak 6, Iraitz Arrospide korrikalariaren bisita izan genuen eskolan. Aldez aurretik tailerretan prestatutako galderak egin genizkion eta bere bizitzaren inguruko informazio asko eskuratu genuen. Lortutako datu horiekin fitxa teknikoa osatuko dugu. Gainera, datorren astean beste 9 kirolari gurekin izango ditugu mahai inguru bat antolatzeko. Bertan jasotako informazioarekin hauen fitxa teknikoak ere egingo ditugu. Elkarrizketa oso interesgarria izan zen eta zorte on zure ibilbide profesionalean.

Eskerrik asko Iraitz!

argazkiak


3.zikloko ikasleak..