2021eko urriaren 16an Udala eta eskolatik proposatuta, Geizan Urmaela egiteko auzolana antolatu zen. Goizeko 10.00etan Batzarremuñon bildu ginen, Urmaletan sortzen den bizitzaren inguruko erakusketa bat zegoen bertan. Ondoren, Geizara joan ginen, eta bertan Urmaela prestatu genuen, hurrengo lanak eginez: harriak kendu, aurrez egindako zuloa oihal bereziekin estali eta amaieran lurra jarri eta urmaela, langa batekin inguratu. Guraso elkarteko kideek hamaiketakoa prestatu eta banatu zuten.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/