Abenduak 20an Tolosaldea Sahararekin elkarteko kide den Gregorio gure eskolan izan zen, abenduak 8an Altzoko herriak antolatzen duen azoka berezian, eskolak lortu zuen dirua jasotzera etorri zen. Oso pozik zegoen, ekintza honetan udaran ekartzeko haur baten bidaiaren erdia lortu genuelako.
Hemen egun horretan grabatutakoak
Bestalde, urtarrilak 27-31 bitarte janari bilketa egingo dugula aurreratzen dizuegu, bertan biltzen dena Saharar herrialdearentzat bideratuko da.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/