Kaixo lagunak!
Atzo, baso eskolara joan ginen lehenengo aldiz Lehen Hezkunztako ikasleak eta oso ondo pasatu genuen. Joan aurretik, eskolan egunero bezala, gorputz tenperatura hartu eta eskuak garbitu genituen. Hori egin ondoren, oinez abiatu ginen baso eskolara.
Zelaira iritsi ginenean, borobil handi bat egin genuen eta Maialenek, basotik gehien gustatzen zitzaiguna hartu eta eskuetan ezkutatzeko esan zigun. Bost zentzunekin, ekarri genuen hori sentitu genuen, ukimena, ikusmena, entzumena, usaimena eta dastamena,
Behin horrekin bukatutakoan, basoan sartu ginen jolastera. Batzuk, gerra bat egin zuten, arma bezala, makilak erabiliz. Beste batzuk, ezkurrentzako etxe bat egin. Musika talde bat sortu zuten beste batzuek, bertako materialarekin instrumentuak eginez.
Baso eskolari bukaera emateko, berriro zelaian elkartu ginen eta abesti bat abestu genuen.
Datorren astean berriro ere joateko gogotsu gaude. Ondo izan!
1.go eta 2.mailako ikasleak
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin