Aste honetan gure basora joan garenean ikertzaileak bihurtu gara. Bertara iritsi garenean eta arauak errepasatu ondoren, hiruko taldeak osatu ditugu eta bakoitzak lupa bat, arkatza eta koaderno txiki bat hartuta basoan hasi gara ikerketak egiten. Oraingoan bertan dauden izaki bizidunak joan gara aztertzen.
Aurretik gelan landu genuen zuhaitzaren bizi zikloa eta bertan ikasitakoa kontutan hartuta, zuhaitz hilen enborretan dauden izaki bizidunak aztertu eta ikusteko aukera paregabea izan dugu, baita harri azpietan zeudenak ere. Harrituta gelditu gara zenbat topatu ditugun: ehun zangoak, zizareak, karakolak, bitxo bolak, ernaldutako landare txikiak...
Taldeka ikertu ondoren denak elkartu gara borobil handi bat osatuz eta bakoitzak idatzitakoa azaldu eta elkarjarri dugu. Jarraian hamaiketakoa eta jolas librera joan gara.
Benetan oso goiz ederra pasa dugu, asko ikasiz eta elkarrekin disfrutatuz. Esan behar dugu desiatzen egoten garela basora joateko eguna noiz iritsiko den.
5.6 mailako ikasleak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/