Aurreko astean hainbat ekintza egin genituen. Asteartean Fermin Muruaren baserrira joan ginen,asteazkenean Maialen Diez etorri zen sexualitateari buruz hitz egitera eta ostegunean Tabakalerara joan ginen tailer desberdinak egitera.

2021eko maiatzaren 18an Fermin Muruaren baserrira joan ginen.Behertan behiak nola jezten zituen eta yogurrak nola egiten zituen erakutsi zigun. Gainera bakoitzari yogur bat eman zigun.

Eskerrik asko Fermin!

Maiatzaren 19an Maialen etorri zen, sexualitateari buruzko hitzaldia eskaintzera. Gauza asko azaldu zizkigun sexualitateari buruz: gorputzaren atal desberdinak ezagutzeko aukera, antisorgailu desberdinen erabilera, hilerokoan zehar erabili daitezken estrategia desberdinak, familia mota desberdinak…

Eskerrik asko Maialen oso interesgarria izan da!

2021eko maiatzaren 20ean Tabakalerara joan ginen LH guztia. Han tailerrak egin genituen 3 taldeetan banatuta:

1 eta 2. mailakoak argi, kolore eta irudi desberdinak ezagutzeko eta haiekin jolasteko aukera izan zuten.

3 eta 4. mailakoak kroma berdea egin zuten.

5 eta 6. mailakoak harremanak lantzeko gorputza erabilita hainbat ekintza eta jarduera egin genituen.

Geroago hamaiketakoa egin genuen Kristina-enean eta bertan jolastu genuen. Gainera, bertan bazkaldu genuen eta izozkiak eman zizkiguten. Ondoren bertako animaliak ikustera joan ginen: zisneak, patoak, dordokak eta 2 indioilar. 

Egileak: 5 eta 6.mailako ikasleak