21-22 ikasturteari agur esatea tokatzen da orain.
Ekainak 18 larunbata, eskolako festa ospatu genuen,goizean Batzarremuñon, ikasleak emanaldi dotorea eskaini genuen familia eta lagunentzat, bertso,antzerki, eta abestiz osatutakoa. 6. mailako ikasleak agurtzea tokatu zitzaigun izan ere euren bidaia Altzon amaitu da eta guk zorterik onena opa diegu hastera doazen ibilbide berrian.
Ondoren elkarrekin bazkaldu genuen eskolako atarian eta arratsaldean puzgarri eta apar festan ibili ginen. Bero izugarria izan zen, baina primeran pasa genuen.
UDA ONA PASA ETA DISFRUTATU!!!
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin