azoka-1

Bestalde, datorren igandean, abenduak 8an, Altzon izango den herri azokarako hainbat produktu prestatu ditugu tailer ezberdinetan bertan saltzeko: aroztegian material ezberdinekin egin ditugun lanak, irakurketa-idazketan egindako ukenduak, sukaldaritzan mermeladak, bonboiak... Saski eder bat ere prestatu dugu eta euro baten truke pisua asmatzen duenak edo gehien gerturatzen denak eramango du. Lan asko egin dugu eta bertan ateratzen dugun dirua Saharara bidaliko dugu.

Ea animatzen zareten eta denon artean diru asko lortzen dugun Saharara bidaltzeko.