Kaixo guztioi!! Pasa den igandean, herriko plazan egin zen azokan postua jarri genuen tailerretan egindako produktuak eta baratzeko barazkiak saltzeko. Ikasleak fundamentu handiz aritu ziren salmenta lanetan gurasoen laguntzarekin, eta 405 euro bildu genituen Etiopiara bideratzeko. Atzo goizean Maider etorri zen dirua jasotzera eta Wukroko biztanleen esker ona adieraztera. Mila mila esker ekintza hau posible egiten lagundu diguzuen guztioi!!!
Ah, eta saskiaren irabazlea Angel Mari Terradillos izan zen 5.500 gramoko pisuarekin.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin