Ez al duzue festa giroa sumatzen? Altzon dagoeneko murgildu gara inauterietan!
Atzo, asteazkena, hasiera eman genien 2020ko inauteriei. Eta ez nolanahikoa, ez horixe! Inauteriak hastearekin batera olinpiadak ere iritsi ziren herrira eta festa eta mozorro giroaz gain Altzo 2020 olinpiar jokoetaz gozatzeko aukera izan zuten eskolara gerturatu ziren guztiek.
Baina ez pentsa horrekin bukatu zirenik inauteriak, gaur ere festa giroan jarraitzen dugu. Goizean goizetik mozorrotuta etorri dira ikasleak eskolara. Taldeko argazkiak atera ondoren mahai jolasen, eraikuntzen eta maskaren tailerrak izan ditugu. Hamaiketa goxo goxoa egin dugu eta nola ez, inauterietako txupinazoa ikusi dugu zuzen zuzenean! Eta zer hobea goizari amaiera emateko eskolako ikasleen desfileaz gozatu eta barre algara batzuk egitea baino?
Ez galdu argazki eta bideoak!
ONDO PASA INAUTERIAK!
Argazkiak: ASTEAZKENA OSTEGUNA
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/