2022ko ekainaren 16ean hondartzarara joan ginen, eskolako ikasle eta irakasle guztiak, autobusa hartu eta Hondarribira. Iritsi eta berehala uretara sartu ginen irrifartsu, karramarroak, harriak eta maskorrak harrapatzen ibili ginen goiz osoan. Hamaiketakoa egin eta gero toailan eguzkitan egon ginen ordu erdiz eta berriro ere uretara sartu ginen. Azkenean denak uretatik atera ginen eta bazkaltzera joan ginen, bazkaldu eta gero irakasleak helatu bana erosi ziguten, pixka bat jolastu genuen eta autobusera sartu ginen, Altzora bidean.
Primeran pasa genuen, urtero bezala, eguzkiak lagunduta.
Egileak:
LH 4, 5 eta 6 maila.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin