Gaur goizean, azaroak 14, zortzi kirolari etorri dira gure eskolara. Beraien artean, Maider Unda, borroka libreko kirolaria;Itxaso Uriarte, futbolaria;Adur Etxezarreta, eskiatzailea;Maddi Amiano, judoka;Iñaki Artola, pilotaria; Iñaki Murua, txirrindularia; Ainhitze Kalonje, arraunlaria eta Iñaki Olano, korrikalaria.
Beraiek praktikatzen dituzten kirolei buruzko galdera ugari egin dizkiegu eta gustu handiz erantzun dizkigute guztiak: entrenamendua, elikadura, deskantsua…
Bizitako anekdota batzuk ere, kontatu dizkigute eta par batzuk atera dizkigute beraien kontakizunekin.
Elikaduraren garrantzia azpimarratu digute denek, garbi jateak duen garrantzia eta gozokiak tarteka ba
karrik jan behar ditugula behin eta berriz esan digute.
Kirola egitea oso garrantzitsua eta era berean oso gogorra dela erakutsi digute.
Eskerrik asko gure eskolara etortzeagatik, asko ikasi dugu zuekin!!!!!
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin