Altzo

1 minutuko irakurketa (139 hitz)

Maialen erizaina-emaginaren bisita eskolan

 Hiru hileko honetan gaixotasunak, txertoak, mikrobioak, garbitasuna... lantzen ari garenez Maialeni elkarrizketa bat egiteko gonbidapena luzatu genion. Baiezkoa eman ondoren, urtarrilaren 18an eskolara etorri zaigu. Berak erizain ikasketak egin ditu eta orain Bartzelonan emagina izateko ikasketak eta praktikak egiten ari da, bertan bi urte pasako ditu.
Elkarrizketa egin aurretik tailerretan hainbat galdera prestatu genituen eta hauetan oinarrituz informazio asko eman digu: erizainaren eta emaginaren zereginak , gaixotasunak, txertoak, haurdunaldiaren inguruko informazioa, bitxikeriak, erditze baten prozesua, erditze erak, ustekabeak...
Galderekin amaitu ondoren berak prestatututako power point baten bidez hitzaldi txiki eta interesgarri bat eman digu eta aurretik aipatutako informazio guztia irudi eta bideoen laguntzaz ikusteko aukera izan dugu.
Hasiera batean bere laguna den Anarekin etortzekoa zen baina lan arazoak direla eta bera ezin izan da etorri.
Saio oso interesgarria iruditu zaigu, asko ikasi dugu eta oso gustura egon gara berarekin.
Eskerrik asko Maialen.

Matrikulazio kanpaina
Kontu-kontari aiton-amonekin

Gaiak

platanoa proiektua oporrak programa abenturak TOLOSA BERDINTASUNA txistorra NEURKETA osteguna arotzenea PROIEKTUAK porrotx Guraso elkartea TOPAKETAK bisita GIZON lorez paseotxoa irteera zientzia ilusio errezeta etxea basoa KORRIKA Txirrita #irteera santa altxorra koloreak klipa proiektu xumea antzerkia GELAK EURIA zaindu bideo TXITAK INKUBADORAN from angiozar eskola on Vimeo. udaberria JOLASA tailerra zelai MUTIL ELURRA imanol eskea SUKALDEA yogurra 21 bizipenak AKURIUM bixita MOZORROA futbol esperimentu ereñotzu eguraldia ZABORRA KIROL baratza gonbidatu IBAIA egunerokoa pirritx adin murala AGENDA sariduna amaia sindromea eguna gona txandaka JANARIA bidaia unitate hiruhilekoa Elkarrizketak sukaldaritza BALEA GAZTAINA zuhaitz ingurunea mari artoa ipuina duatloi UDALETXEA ageda klima aste santua ipuin PAILAZOAK martxoa inurria eskola JAIA GOZATU BIKAINA kontalari park COOKING familia batidoa HAMAIKETAKOA SOKATIRA kontaketa altxorraren kutxa marrazoak Ereñotzu bizimodua AMANCAY didaktikoa munduko topaketa hirutxulo intsektua oilasko bolondres planeta #ESKOLA FESTA down eguraldi MUSIKARIA neska gorria LAGUNTXO natura barria Musika lana igela liga tresneria irudia aldaketa mad igeriketa zozketa euskara Ostadar san sebastian liburu inauteria kutxa EMAKUMEA ARGAZKIAK europa liburua festa katu koplak saskia ukendua TRIPAKADA tomatea txangoa bizirik HaurHezkuntza AUTOBUSA txokolatea grabazioa danbor urtebetetzea olentzero hiriburu tanborrada ipuinak JANA baserria zapaburu ENTSALADA ekitaldi GAZTAÑAGA Imanol Mercero KRISTINAENEA AZTERTZEN txiki nazioarteko PETER PAN ingelera ikasleak ikastaroa IBILBIDEA hitzkuntza science

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea