2020ko irailaren 7an, ahal bezala, eskolan hasi gara. Gehienok, sei hilabete etxean egon ondoren gogo handia geneukan eskolara bueltatzeko. Bi ikasle berri hasi dira gurekin 2 urteko gelan: Haizea eta Maddi. Bestalde, baditugu hainbat irakasle berri ere: Idoia, Eneritz, Esti, Amaia eta Ane. Beraz, ongi etorriak izan zaitezte guztiak!
Ikasturte honetan pandemia dela eta arau berri asko ezarri dizkigute: sarrera-irteerak, jolas-ordurako eremuak, gelak, higiene ohiturak, musukoak, distantziak...
Aurten gure proiektua SOS larrialdi klimatikoa da eta honen inguruan Baso eskola jarriko dugu martxan, astero egun bat basoan pasako dugu eta han aztertutakoa gelan landuko dugu.
Aste honetan jaso dugu Yolanda Arrietaren bisita, hilero gurekin izango da irakurketa eta idazketa tailerra bideratzen laguntzeko.
Ostiralean, irailak 11, urteroko ohitura jarraituz Imazen Pagora egingo dugu bisita bertan bertsoa kantatzeko.
Espero dugu ikasturtea ongi igarotzea. Animo guztioi eta EUTSI GOIARI!!!
Egileak: 5.6 maila
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/