Kaixo, berriro ere hemen gaude ikasturte berriari ongi etorria emateko prest.

Aurtengoan 5 ikasle berri ditugu gure eskolan: Andoni 4 urteko gelan, 2 urteko gelan berriz Maren, Oihan, Mikel eta Paulo. Elkarrekin hemendik aurrera ederki pasatzeaz gain asko ikasteko aukera izango dugulakoan gaude.

Ikasturte honetako proiektua olinpiaden ingurukoa izango da. Oso gai interesgarria iruditzen zaigu eta deseatzen gaude lanean hasteko. Aukera izango dugu hainbat kirolariei elkarrizketak egiteko, irteerak egiteko, kirol ezberdinak ezagutu eta praktikatzeko, ohitura osasungarriak mantentzeko...

Aipatu baita ere, datorren astean Altzon mugikortasun astea ospatuko dugula. Beraz, eskolara etortzeko eta herrian mugitzeko denok oinez, patinetez edo bizikletaz ibili beharko dugu.

3. Zikloko ikasleak