Kaixo,

Seguraski jakingo duzue Saharar herrialdea egoera larrian dagoela eta COVID-19ak egoera hau oraindik ere gehiago okertu duela. Saharako historioa ezagutzeko  komiki bat txertatuko dugu zuek  hobeto ulertzeko. 

Aurten CORONAVIRUS-AREN ondorioz, ezin ditugu jostailuak eta janaria Saharar herriari bidali.  Arrazoi, honengatik Tolosaldea Sahararekin elkarteko kide den Gregoriorekin harremanetan jarri gara eta adierazi digu momentu honetan, dirua bakarrik bidali daitekeela.

Bestalde eskolak, abenduan   Altzon egiten den urteroko azokan  parte hartu izan du eta bertan lortutako dirua  Saharar herriari  bidali zaio. Baina aurtengo azoka, bertan behera geratu denez, Saharar herriari laguntzeko hurrengo ekintzak egitea pentsatu dugu:

Eskolan Otarra bat prestatu eta boletoak saldu, azoka txikiak antolatu eta bertako dirua gorde, sukaldaritza tailerrean prestatutakoak saldu,...

Eskertuko genizueke, ideia gehiago izango bazenituzkete komentario bitartez helaraztea.