Kaixo denori!!
Urteko azken posta idazten dugun bitartean, igaro dugun hiruhilabeteaz gogoratzen gara. Emozio asko sentitzen ditugu barnean baina, oporrak ditugu!!
Azken aste hauetan, eskolan, gabonetako saski bat egiten ibili gara; familia bakoitzak saskian sartzeko janari, ipuin, objektu edota gauzaren bat ekarri behar izan du eta bestalde, saskiaren zozketan parte hartzeko boletoak saldu.
Aipatu, eskolan oso sentsibilizatuta gaudela Saharak sufritzen ari duenarekin, beraz, boletoak saltzen (eta baratzako produktuak saltzen) lortu den dirua Tolosako Sahara Bizi elkartera bideratuko da, hauek bertara bidaltzeko. Izan ere, eskolan izan dugu Sahara Biziko arduraduna den Gregorio.
Hau guztia kontatu eta gero, gabon zoriontsu eta goxoak opa dizkizuegu Altzoko Imaz Bertsolari eskolatik.
Zaindu zuen burua eta ingurukoena.
Ondo pasa!!!!!!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/