2021eko apirilak 20an, goizeko bederatzietan, autobusa hartu eta Donostiako Tabakalera gunera joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak. Tabakalera eraikinera sartu aurretik pare bat argazki atera genituen.
Hasiera batean euria aurreikusita zegoen, baina eguraldi ederra egin zigun.
Bertan hurrengo tailerrak egin genituen:
LH 5 eta 6ek PERFORMANCE:
Lehenengo Iratik gela batera eraman gintuen. Gela horretara sartutakoan txaketak eta motxilak utzi genituen, ondoren borobil bat zegoen kojin desberdinekin. Kojin horietan eseritakoan, ariketa bat egiten hasi ginen. Kojinean etzan ginen eta lasaitzeko ariketa bat egin genuen, arnasketa landuz.
Hori bukatutakoan Iratik beste joku bat azaldu ziguen, janari batean pentsatu behar genuen eta lagun batekin gurutzatzean gure janari gustukoena esan behar genion. Pixka bat jolastutakoan gaia aldatu genuen. Hurrengo gaia lotsa izan zen.
Sarrera jokoak bukatutakoan, google-ko performance batzuk ikusi genituen 4 edo 5 ikusitakoan guk performance ezberdin bat egiten hasi ginen. Orri batean,. bakoitzak, gure mania edo lotsa ematen zigun ekintza bat jarri behar genuen. Denak idatzitakoan orriarekin kanpora atera ginen, tabakalera ondoko tunel batera. Orria aurpegian jarri genuen eta 5 minutu egon ginen hantxe ilaran, jende asko guk idatzitako gauzak irakurri zituzten. Azkenik gelara igo eta utzitako gauzak hartu genituen kanpora joateko.
LH 3 eta 4ek, ANIMAZIO TAILERRA
Tabakaleran, Ane izeneko neska batek, eraikina eta bertan zegoena erakutsi zigun oso interesgarria iruditu zitzaigun: Suziriak, labeak,birringaiua, bideojokoak…
Gero Ibai izeneko mutil batekin animazio tailerra egin genuen. Plastilinarekin pertsonaia batzuk egin eta haiekin argazki asko egin genituen,argazki hauekin bideo bat egin genuen, stop motion seudio izena duen aplikazio batekin.Oso tailer barregarria zen.
LH 1. ETA 2. MAILAKOAK BERDE KROMATUA:
Kroma zer den eta zertarako balio duen ikusi ondoren, ariketa ezberdinak egin zituzten.
Hamabietan autobusa hartu genuen eta eskolara itzuli ginen. Ekintza polita izan zen eta ondo pasa genuen.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin