2022ko azaroak 17an Geizara joan gara urmaelara. Esperimentu bati hasiera eman diogu, eltxoen buruzkoa dena. Orain azalduko dizuegu zer egin dugun: Lehenengo lau taldeetan banatu gara eta talde bakoitzak ur lagin bat hartu dugu putzutik, gero gelara joan eta aztertzen hasi gara, zer zegoen ekarri dugun ur laginetan. Bi botila tapetatik elkartuta, tramankulu bat osatu dugu; gero ura bota, prozesua, arrautza txiki batzuk ateratzen dituzte, gero larbak, eta pixkanaka pupa (eltxoek duten fase bat) bihurtzen dira, azkenik eltxoa sortzen da eta alde egiten du. Denbora emango diogu eta ikusiko dugu ea prozesu hau betetzen den.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin