Oporretatik bueltan gatoz eskolara, Olentzeroren opariak irekitakoan gustura geratu gara ekarritako opariekin. Gela bakoitzarentzat 2 edo 3 liburu ekarri dizkigu, eta jolas batzuk; kotxe zirkuitua, oka, partxisa…
- Oporretatik bueltan, Olentzeroren oparien sorpresaz gain, beste sorpresa bat izan dugu, Oilarra eraman dute oilategitik. Azkenaldian gaiztotuta zegoen gure oilarra eta oilategitik kentzea erabaki genuen, orain txikiek lasai hartuko dituzte arrautzak
-Urtero bezala, Imanol etorri zen eskolara liburuen altxorra ekartzera. Urtarrilak 9an ekarri eta otsailak 6an eramango du. Hilabete osoa izango dugu bertan dauden liburuez gozatzeko.
EGILEAK: 2.Zikloko ikasleak
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin