2020ko urriaren 20ean Zuaznabar baserrira joan ginen sagarrak biltzera, sagar eta sagarrondoei buruz gehiago ikastera. Felixek gauza asko erakutsi zizkigun sagar eta sagarrondoei buruz, besteak beste:
1.- Sagarrondoen eta sagarren historia:
Sagarra, Kazakhstanen sortu zen, Txina inguruan, hemendik 6000km-etara gutxi gora behera, 3 eguneko bidaia kotxez.
Bere izen zientifikoa, Malus domestica da eta latinetik dator.
Lehenengo sagarrak Euskal Herrira, erromatarrak ekarri zituzten.
15.000 urte dituzten sagastiak daude Kazakhstango basoetan.
2.- Sagar barietateak:
Zuaznabarreko sagarrondoak hurrengo barietatekoak dira: Moko sagarra, Pottoka eta Errezil sagarra.
Pottoka sagarrondoak aurten landatu ditu, teknika berriekin, sagar mota hau orain artekoak baino txikiagoa da eta fruitua lehenago ematen du. Txertaketa lanak egindakoan nahi duen barietatea ematen dio.
Liztor Asiatikoak Moko sagarra zulatzen eta jaten du, azukrea asko gustatzen zaielako, eta fruitu honek azukre asko daukalako.
3.- Aurtengo uzta:
Aurten askoz ere sagar gutxiago bildu dituzte, neguan hotzik egin ez duelako. Uzta oparoa biltzeko, neguan gutxienez, 700 ordu jarraian egin behar ditu 10º azpitik.
4.- Lanak:
Felixek esan zigun, sagastietan hurrengo lanak egiten zituztela:
Neguan kimaketa lanak, eguzkiak ondo emateko eta forma egokia emateko.
Txertaketa lana, sagarrondoari barietatea emateko.
Bilketa lanak, hemen goiko sagarrak botatzeko haga izeneko makil luze bat erabiltzen dute.
Zuaznabarrera egindako bisitan, sagarrondo batetako sagarrakbiltzera gonbidatu gintuzten eta 126,13 kilo ekarri genituen. Orain gure lana sagar horiekin mermeladak, menbriloak, sagar errek,…. egitea
MILA MILA ESKER FELIX EGIN ZENIGUN OPARI BIKAIN HONENGATIK!!!!
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin