Kaixo lagunak!!!!!
Aurreko astean, hilak 5, basoen, naturaren eta hauen zaintzari buruzko hitzaldi bat jaso genuen Haritzalde Naturzaleen Elkartearen eskutik. Gure eskolako atarian bildu ginen eta oso datu interesgarriak ikasi genituen. Gainera, gure proiektua, Larrialdi klimatikoa, denarekin lotura zuzena zuen gaia zenez, gure ekarpenak egin genituen.
Honen ostean, irrikitan gintuen unea iritsi zen: ZUHAITZAREN LANDAKETA! Aitzurak hartu eta zuloa egin genuen guztion eskuhartzearekin. Gero gorostia zuloan sartu eta ateratako lurrarekin estali genuen. Oso momentu polita izan zen!
Besarkada handi bat!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/