2018ko azaroaren 22an HH5etik 3.ziklo bitarteko ikasleak Ormaiztegiko Zumalakarregi museora joan ginen. Bertan Lurdesek bisita gidatua egin zigun museoa erakusteko.Museora joan aurretik eskolan Gerra Karlistak landu genituen eta Zumalakarregiren biografia osatu genuen. Museoan aukera izan genuen Zumalakarregiren garaiko hainbat aspektu ikusteko: bere familia, janzkerak, tresnak, gerra karlisten inguruko informazioa, euskal foruen dokumentuak...Baita sarreran Lurdesek emandako liburuxka betetzeko hainbat azalpen ere jaso genituen. Museoa ikusi eta gero hamaiketakoa egin genuen eta jarraian Ormaiztegiko trenbide zaharra ikustera joan ginen. Bertan, honen inguruko azalpenak eman zizkigun. Guztia oso interesgarria iruditu zitzaigun eta eskolan ikasitakoa bertan ikusteko aukera izan genuen.3.zikloko ikasleak
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin