Maiatzak 6an irteera egin genuen Garai-onera.
Lehenik autobusa hartu eta trikuharri bat ikustera joan ginen. Trikuharriaren izena Sorginetxe zen. Trikuharria handia zen eta harri erraldoiez zegoen eginda. Nola igo ote zituzten harriak neolitoko gizakiek trikuharri hura egiteko…
Ondoren Garai-Onera joan ginen bertan parke berezi bat zegoen, zumearekin egindako zenbait eraikuntza zeuden ala nola tunelak, etxetxoak, suge erraldoi bat, estalpeal eta laberinto handi eta misteriotsu bat.
Bertan pasa genuen eguna eta hainbat ekintza egin genuen esaterako, belar meta bat egin zumearekin jolas egin, zumearekin izarra, bihotzak eta beste forma batzuk egin genituen. autobusa etortzean Altzora itzuli ginen.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/