Iraila amaitzeko Asteklima ekitaldien barruan, GaraiOn Natur arteako kideen bisita izan dugu eta ZUME BIZIA tailerra egin dugu. Zumea edo mimbre gazteleraz sahatsaren familiako zuhaixka batzuetatik ateratzen da zume lanerako egokia. Zumearekin ohikoena saskiak eta horrelako tresnak egitea da baina gure haurrek zumearekin estruktura biziak nola egiten diren ikusi eta bizi ahalko dute. Tailerrak bigarren zati bat izango du non ikasleek zumea landatuko duten eta ondoren zumeari forma emango zaion .