Altzo

Gipuzkoako Eskola Txikiak

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira

ZINEAN

20180508_094637_HDR
 ASTEARTEAN TOLOSAKO LEIDOR ZINEMAN IZAN GINEN "KOKO DRAGOI TXIKIA 2" FILMA IKUSTEN. EGURALDIAK LAGUNDUTA PARKEAN HAMAIKETAKOA EGIN ETA JOLASEAN IBILI GINEN. EDERKI PASA GENUEN!! Tolosako zinean - Google Photos argazkiak. https://photos.app.goo.gl/xxUEmmu9Bl7QbEj52
  210 Ikustaldi
210 Ikustaldi

LIBURUAREN EGUNA

20180423_153348
  Apirilaren 23an, dakizuen bezala, liburuen nazioarteko eguna ospatzen da eta guk ere horrelaxe egin genuen eskolan. Horretarako ikasleen gurasoei ipuinak kontatzeko gonbidapena luzatu genien. Guraso asko animatu ziren eta aukera polita izan genuen egun guztian zehar hainbat irakurgai entzuteko.Eguna horrela joan zen: H.H eta L.H 1. zikloa n ...
Gehiago irakurri
  397 Ikustaldi
397 Ikustaldi

BIZTANLE BERRIAK ESKOLAN

OILOAK-5
Joxe Manuel, eta bere laguntzaileak Olentzerok ekarritako oilategia bere tokian jarri dute. Bertan, inkubadoran egin genuen lehenengo saiakeran jaiotako bi txitoez gain, Jexux Luluagak oparitu dizkigun beste bi oilanda eta arrautzak jartzen dituen oilo bat daude bizitzen. Jakin hurrengo ikasturtetik aurrera, arrautza ekologikoak erosteko aukera iza...
Gehiago irakurri
  242 Ikustaldi
242 Ikustaldi

EGURALDI ONA

20180419_120545
 ASTE HONETAN EGURALDI BIKAINA IZAN DUGU. BARATZAN LAN ASKO EGIN DUGU ETA HAMAIKETAKOA PATIOAN EGIN DUGU. TXINGURRIAK BILDU DITUGU ETA NEGUTEGI ONDOAN BARATZAKO ANIMALI TXIKIENTZAT ETXETXO BAT EGIN DUGU.
  525 Ikustaldi
525 Ikustaldi

ZER MODUZ PASA DITUZUE ASTE SANTUKO OPORRAK ?

DSCN9148
 Kaixo lagunok! Zer moduz pasa dituzue Aste Santuko oporrak? Guk ondo. Lagun berri bat daukagu. Martxoaren 22an Herrerako eskolatik Arantxa etorri zitzaigun eta pelutxearen elkartrukea egin genuen. Berak gure Punttu Beltz eraman zuen eta gurekin Ostadar gelditu zen. Hemen argazkia!!!
  280 Ikustaldi
280 Ikustaldi

Iker Galartza bisitan!!!

20180306_110619
Pasa den asteartean, Iker Galartza izan zen gure eskolan bere lanaren inguruko elkarrizketa egiteko. Primeran erantzun zituen egindako galdera guztiak eta bukaeran, magia pixka bat ere oparitu zigun. Mila esker Iker! ​
  797 Ikustaldi
797 Ikustaldi

Azoka txiki ekologikoa

20180301_160932
​Azoka eguneko argazkiak!!
  296 Ikustaldi
296 Ikustaldi

Gaiak

Ereñotzu KORRIKA tresneria ekitaldi EMAKUMEA bizipenak bolondres txangoa tanborrada murala igela JAIA osteguna txokolatea olentzero esperimentu baserria altxorraren kutxa eguraldia errezeta ereñotzu KRISTINAENEA unitate BIKAINA MOZORROA lorez san sebastian batidoa bizimodua zozketa irudia Elkarrizketak ilusio ipuinak GIZON koloreak #ESKOLA FESTA park saskia JOLASA proiektu marrazoak igeriketa barria zuhaitz altxorra eguraldi santa klima liburu AUTOBUSA kontaketa TRIPAKADA ageda Imanol Mercero SOKATIRA artoa udaberria eskea lana amaia abenturak Guraso elkartea koplak ZABORRA aldaketa antzerkia BALEA danbor ukendua TXITAK INKUBADORAN from angiozar eskola on Vimeo. oporrak LAGUNTXO arotzenea PROIEKTUAK munduko MUSIKARIA ENTSALADA inauteria hiruhilekoa adin GAZTAINA europa IBILBIDEA urtebetetzea baratza 21 mari PAILAZOAK kutxa tomatea proiektua aste santua ipuina zientzia bidaia KIROL PETER PAN xumea HAMAIKETAKOA didaktikoa science festa sariduna grabazioa programa neska AKURIUM ipuin eguna JANA TOLOSA gorria bideo txiki katu natura HaurHezkuntza COOKING zaindu intsektua bizirik MUTIL hitzkuntza GAZTAÑAGA JANARIA gonbidatu euskara martxoa SUKALDEA zapaburu AMANCAY sukaldaritza bisita futbol GOZATU Musika paseotxoa bixita Txirrita zelai Ostadar mad ingelera porrotx AGENDA yogurra egunerokoa UDALETXEA BERDINTASUNA oilasko duatloi topaketa NEURKETA eskola EURIA etxea basoa sindromea inurria tailerra GELAK txandaka TOPAKETAK ikastaroa planeta IBAIA ikasleak down imanol ARGAZKIAK txistorra familia gona ingurunea ELURRA irteera AZTERTZEN platanoa liburua liga #irteera hiriburu klipa pirritx hirutxulo kontalari nazioarteko

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea