Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira
Santa Ageda bezpera kalera abesten ateratzeko eguna izaten da Euskal Herrian. Aurten ere tradizioarekin bat egin dugu baina, osasun egoera berezi honetara moldatuz, eskolan abestu dugu eta hemen eskaintzen dizuegun bideo honetan ikus dezakezue gure emanaldia. Espero dugu gustatzea. https://youtu.be/fA6fDrYioT8
Hiruhileko honetan L.H.(1,2,3)ko ikasleok Vincent Van Gogh-en biografia eta lana aztertu dugu Arte Hezkuntzan. Asko ikasi eta primeran pasatu dugu! Hona hemen gure lanaren prozesua jasotzen duen sekuentzia bat. Ea gustukoa duzuen!!
Hona hemen etxeetan lantzeko materiala: Haur Hezkuntzarako: https://naizen.eus/eu/portfolio/munduak-guztiontzat-beharko-luke/ https://www.youtube.com/watch?v=vFa_kWkWbDc Tximeleta naiz abestia Lehen Hezkuntzarako: https://docs.google.com/file/d/0BxeMTL71NeQ7Rk1Qd0l6Q1QzbDg/edit Soineko berria https://www.youtube.com/watch?v=R5mBaKmx39o&...
EMAKUMEAREN BIZIA, BIZIAREN HAZIA. Ikasleok eta irakasleok NIRE GORPUZA DA abestia prestatu dugu herriari erakusteko: Askok, dantzatzeko, pagoaren gerri malgutasuna duten arren, ederki asko pasa dugu. Behean, abestiaren bideoa. Ostera argazki bilduma ta guapo gauden argazkiren bat jaitsi nahi baduzu HEMEN
Aratusteak direla eta eguzki onarekin herriko kaletan ibili gara gora eta behera musikaz gozatzen eta barre algara betean. Argazki guztiak HEMEN Arrastrándose al sitio para recuperar contenidos ...
Otsailaren 3an, egin zuen eguraldi ederra aprobetxatuz, arratsaldeko yogako saioa eskola kanpoko espazioan egitea pentsatu genuen. Ondoren, denon artean, mandala polit bat egin genuen naturak eskaintzen dizkigun elementu desberdinak erabiliz:harriak, hostoak, makiltxoak..... Primeran pasatu genuen!!!
Rapa lantzen egon gara. Oinarri erritmikoak ezagutu, aztertu eta gero "incredibox" programa erabiliz gure raparentzat sortu ditugu, letra prestatu eta raperoz jantzita grabaketa egin dugu. Ea emaitza gustatzen zaizuen!!!!!
Urtarrilak 23 bete zituen eguenean, GEUZ UNIBERTSITATE INSTITUTUAren bidez, Hezkuntza Komunitateari (eta orain herri osoari) irekitako, 4 jardunaldietako lehen topaketa egin genuen. Edukiak onak, eta parte hartze dinamika hobeak izan genituen. Irakurketarako materiala banatzearekin batera beste ESTEKA hau ere proposatu ziguten. En este ...
Barrakoiko ikasleak, laino skate parkean egon ginen eta bertako arduradun, eta skatean aditua den, Hodei Elezpururi elkarrizketa bat egin genion. Ondoren, skateparka neurtu eta bertan jolasean eman genuen goiza.