IMG_1734

Pasa den astelehenean, Partaitti auzoko baserrietan koplak abestera atera ginen . Eguraldia lagun izan genuen, eta Joxe Mari Gorrotxategi ere bai. Honek , bidea erakusteaz gain, baserrien datuak, ermita, askak, zorroztarria, auzoaren historia, .... azaldu zigun, irteera, auzoa eta auzotarrak  hobeto ezagutzeko aukera bikaina bihurtuz.  Goiz ederra pasa genuen eta asko ikasi gainera !  Eskerrik asko Joxe Mari eta baita Arkaitzi ere, bere grabaketa eta informazioari esker kopla politak sortu eta abestu ahal izan genituelako!