TXIMELETA GELA, Luis Ezeiza Herri Eskolan eta Arrasateko Institutuan dagoen Aspaceko gela egonkor bat da. Eskola inklusiboa lortzeko bidean 2014-15 ikasturtean sortu zen, lehenengo Eskoriatzako Luis Ezeizan eta 2018an, LHtik DBHra pasatzen zirenen jarraipenerako, Arrasateko Institutukoa.
Proiektu honen helburua aniztasun funtzional sakona duten ikasleen sozializazioa da, eta horretarako ezinbestekoa da eskola konpartitzea eta, beraz, baita ekintzak ere, eta hori da eskola hauetan egiten dutena.
ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO zuen lanagatik.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/