Kaixo irakurle maiteok!
Emozio handiz esnatu eta etxetik ia gosaldu gabe atera gara. Egun handia iritsi da eta badakigu buffet gosaria jan behar dugula. Etxetik azkar atera berandu ez iristeko eta eskolara gogotsu heldu gara. Lagunekin hitz egiten egon gara eta...txirrinak jo du.
Barrura sartu eta denok urduri gaude. Txipiroi gelan dena prestatzen hasi gara. Bi talde egin ditugu. Batek gofreak prestatu ditu, eta beste taldeak krepeak. Gofreak oso itxura ona dute, baina krepeak....
Azkenean lortu dugu bukatzea, eta egia esan denak du itxura oso ona. Mmmmmmm....probatzeko desiatzen gaude!!
Kanpoan hiru taldetan banatu gara. Txuleta gelako bi talde eta Makarroi gelako taldea. Denon artean mahaietara janaria eramaten hasi gara eta ez nahasteko kartelak jarri ditugu mahai bakoitzean zer dagoen jakiteko.
Dena oso goxoa egon da eta goiza oso azkar pasatu zaigu. Pena sentitu dugu bukaeran, baina beste horrelako gehiago ere egingo ditugu.
Eskerrik asko blog honen jarraitzaile guztioi!
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin