Urtarrilak 3ko arratsaldean kafe tertulia prestatu genuen Barruandiako lagunekin egoteko. Barrundia, arabako udala da. Uribarri-Gamboa urtegitik Agurain bitartean dagoen udalerria da. Aizkorri-Aratzen hegoaldeko magaleko oinetan aurkitzen diren 13 udalerrik osatzen dute. Udalerri horretako herri nagusia Ozaeta da.

Gurean egon ziren eskola txikia zer den eta nola antolatzen den jakin asmotan. Beren udalerrian, egun, ez dago eskola publikorik antolatuta eta Gasteiz edota Agurain aldera jo behar izaten duten beren seme-alabek ikastera. Urratsak eman nahi dituzte bailaran bertan eskolak jaso ahal izateko.

Luze ta zabal jardun genuen. Bidea luzea duten arren, gogotsu ikusten ditugunez, animozko hitz hauek aurrera ekin diezaioten!

Eskola txikiak herri biziak!



Talde argazkia:

Mikeo alkateak eta beste lagun batzuk ere parte hartu zuten.