Kaixo kaixo irakurle maiteok!!
Gaur egun aparta izan da. Goizean ilusio handiz eta urduri altxatu gara. Leihotik begiratu eta dena txuri-txuri zegoen!!! Elurra mara mara!!!Orduan pila bat poztu gara.
Dena azkar egin dugu eta eskolarantz arrapaladan abiatu gara.
Kotxeei elur bolak botatzen aritu gara, gure artean ere egon dira bolazo batzuk… eta bat-batean irakasleak iritsi dira.
Gaur pixkat berandu heldu dira elurrarengatik. Irakasleak heldu direnean eskolara sartu gara pixka bat triste ezin genuelako jarraitu elurrarekin jolasten.
Aztoratuta geundelako eta arropa bustia kendu ondoren Olentzeroren opariekin eta beste joku batzuekin poz-pozik jolastu dugu epel epel zegoen gela baten.
Patiorako txirrinak jo duenean, denok azkar irten gara elurrarekin jolastera. Poz handiz ibili gara patioan baina txirrinak jo duenean eskolara sartu gara berriro eta margotzen aritu gara. Gero bazkaltzera joan gara gose handiarekin.
Arratsaldean, eskolara iritsi garenean irakaslek pelikula bat jarri digute eta Cola-Cao eta hiru gaileta eman digute. Gustura edan dugu eta horrela bukatu da gure egun ederra!!!
Laister arte eta eskerrik asko gure bloga irakurtzeagatikEdozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin