Naranja1

Urtarrilak 23 bete zituen eguenean, GEUZ UNIBERTSITATE INSTITUTUAren bidez, Hezkuntza Komunitateari (eta orain herri osoari) irekitako, 4 jardunaldietako lehen topaketa egin genuen. Edukiak onak, eta parte hartze dinamika hobeak izan genituen. 

Irakurketarako materiala banatzearekin batera beste ESTEKA hau ere proposatu ziguten. 

En este enlace en castellano. ENLACE.

9 famila eta irakasle 2k parte hartu genuen. Hurrengo saiora etorzeko deia egitearekin batera, jakinarazten dizuegu ez dela ezinbestekoa lehen saioan egon izana. Edukiak elkar lotuta dauden arren, ez dira bata bestearen nahitaezko.

Animatu itzazue gainontzeko familia eta herritarrak, ziur batentzat ona dena guztiontzako izango dela hobea.

Hurrengo saioa: OTSAILAK 20, 17:30 - 19:30.


SAIOAREN OHARRAK.

  • Amatasuna eta aitatasuna "suficientemente bueno" izatean datza, ez beti dena ongi egitea.
  • Fustrazioa euria bezala beti dago eta egongo da.
  • Gatazkak zerbait aldatzeko premia dagoenaren adierazle dira, aukera bat.
  • Biren arteko gatazketan, beti batek irabazi behar du? Eta beti batek irabazteko beste batek galdu behar du? (Laranjaren dinamika).
  • Gatazkak sahiesteko dinamikak dira: haiek sahiestu, amore eman, kolaboratu ala norgehiagokan aritu. Denak ematen dira aldiberean, eta denak dira eskura ditugun aukerak. Jabe gara?