Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara eskolan. Azpimarratu beharra dago, eguna iritsi aurretik, lan desberdinak burutu ditugula. Haur Hezkuntzakoek adibidez, "Daniela Pirata" ipuina landu dute, eta Lehen Hezkuntzan hainbat emakumeren biografiatan sakondu eta mural eder bat egin dute. Honetaz gain, beraientzat esanguratsuak diren emakumeen argazkiak ekarri eta apaingarriak egin dituzte eskola apaintzeko.
Gaurko egunean, guztion artean horma-irudi polita osatu eta frontoian ipini dugu.
Hemen dituzue argazki batzuk, egindako ekintzen laburpen bat ikusi dezazuen.
EMAKUMEAK GORA!
https://drive.google.com/drive/folders/1eIWrcLgk80Hgx9kwZxQ3mK9-mIFp9Ztn?usp=share_link
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin