Kaixo-kaixo irakurle maiteok,
Aurtengo inauteriak mundialak izan dira!!!
Goizean eskolatik irten garenean denok oso urduri geunden, inauteriak ziren eta arratsaldean aitona-amonaz mozorrotu behar ginen!
Etxera heldu garenean korrika joan gera bazkaltzera mozorroarentzat denbora edukitzeko. Behin bazkalduta, mozorroa jartzen hasi gera urduri, mozorroa ia ondo geldituko zen. Mozorroa jantzita ispilura begiratzera joan gara eta asko poztu ginen mozorroa oso ondo zegoelako.
Gero telebista pixka bat ikusi eta eskolara abiatu ginen poz-pozik.
Eskolara heldu eta inauteriak dantza eta konga batekin hasi dira.
Kaletik gora saltoka, parrezka eta kalejira batean ekin dugu bidea. Ortzi tabarnan geratu gara eta txisteak eta dantzan aritu gara denbora bat. Gero beheko kalera joan gara eta han dantzan eta kongan aritu gara, denok parrezka aritu gara eta gero poz-pozik plazara joan gara bingoan jolastera.
Elizara heldu garenean, zuzendariak esan du bikoteka jartzeko bingoa hasteko. Gero papeltxoak banatu dituzte irakasleek. Denok poz-pozik bingoan jolasten hasi gara, denok urduri-urduri geudenean bikote batek linea egin dute eta sari bat eman diote. Poliki-poliki txarteltxo denak betetzen hasi dira, azkenean bingo entzun da!!! Bikote horri ere sari zoragarri bat eman diete.
Ze ondo pasatu dugun!!!
https://drive.google.com/drive/folders/1MAqKKvP0hsmHdA9VgHDPrFvJFqFSKBx7?usp=share_link
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin