Kaixo kaixo irakurle maiteok,
Gaur esnatu garenean oso pozik ginen.Master Chef-en eguna zen!
Oso azkar gosaldu genuen. Bat baino gehiago ia ito egin zen.
Eskolara abiatu ginen eta heldu ginenean denok urduri eta pozik geunden. Orduan txirrinak jo zuen eta danok eskolara sartu ginen eta irakaslek mahaiak ateratzeko esan ziguten.
Mahai guztiak atera eta denok korrika elikagaiak ateratzera joan ginen. Aurkezleen seinalea entzunda denok poz-pozik sukaldatzen hasi ginen.
Talde bakoitzak beraien elikagaiekin janari desberdinak egin genituen: pan tomaca, wakamole, frutekin palmera... Dena oso zaila zen baina denok aurrera egin genuen. Bukatu ondoren urduri-urduri geunden, ea goxoa egongo zen itxoiten geratu ginen.
Azkenean dena prest zegoen eta aukerzleak taldeen izenak esaten hasi ziren.
Denak oso urduri geunden, probatzaileek taldeetako janaria
probatzen hasi ziren.
Plater denak oso goxoak zeunden baina denok zekigun batek irabaziko zuela!!
Denak oso urduri geunden eta gutxien espero genuenean Korgi taldeak irabazi zuen.
Saltoka eta poz-pozik domina erreklamatu zuten. Ondo pasatu genuen benetan!
Laister arte!
ARGAZKIAK IKUSTEKO LINK-A
https://drive.google.com/drive/folders/1DzKC7ZHO5NlCW4jyxEmw_t4DwwWqKuuL?usp=share_link
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin