Kaixo-kaixo irakurle maiteok!
Gaur goizean ilusioz eta indartsu esnatu gara. Angiozarko kamiseta berezi-bereziak jantzi ditugu eta gainera estrenatu egin behar genuen, poz-pozik jantzi ditugu.
Gosarian tripa ondo bete dugu esne eta tostadakin. Ilusio haundiz motxila prestatu dugu: ura, bazkaria eta…, eskolara joan gara. Pilo bat denbora egon gara irakasleei itxoiten. Urduritasunagaitik oso goiz joan garela konturatu gara eta jolasten hasi gara. Barrezka eta poz-pozik denbora oso azkar pasatu zen.
Autobusa heldu eta denok saltoka eta pozik lehertzen hasi gara eta inorrek espero ez zuenean txirrinak jo zuen. Denok filan jarri eta autobusera arrapaladan sartu ginen leku onak hartzeko.
Autobusean urduri-urduri jolasten aritu gara: kubo de rubik-arekin, pistolero, hitz egiten… Oso luzea izan da bidaia baina azkenean heldu gara.
Ume asko ikusi ditugu eta oraindik urduriago jarri gara. Irakasleak txartela banatu digu bakoitzai bere kolorekoa. Bakoitza bere txartelaren koloreko taldearen bila hasi da emozio handiz, bakoitzari zenbaki bat ipini diote eskuan eta jolasten hasi gara.
Joku hauek egin ditugu: soka tira, eskuan 1,2 zenbakia zeukanak soka batean 3,4 beste soka batean, pisu jaurtiketa ere jolastu genuen eta beste joku askotan. Azkenean hamaiketakoa jateko ordua iritsi zen eta jatera joan gara.
Behin hamaiketakoa janda eta energia errekuperatuta berriro ere jolastera joan gara. Triste geunden gutxi falta zelako bukatzeko baina den-dena disfrutatu behar dugu. Jolasak pilo bat gustatu zaizkigu, adibidez, altura saltoa, toka. Baina beste batzuk ez zitzaizkigun hainbeste gustatu, adibidez saku patata karrera.
Oso ondo pasatu genuen baina jolasei agur esateko eta bazkaltzeko ordua zen. Angiozarreko denak elkartu garenean eta bazkaltzeko lekua topatu dugunean denok bazkaltzen hasi ginen. Gero parke batean jolasten ibili ginen autobusa iritsi arte. Autobusa iritsi denean denok kantsatuta sartu gara Tolosari agur esateko eta Angiozarrera iristeko momentua zen.
Hurrengo batean ikusiko gara eta jakin daizuela asko disfrutatu dugula.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin