Bloga

Gipuzkoako Eskola Txikiak

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira

BASOARI AGURRA

Eskerrik asko bihotz-bihotzez, Gregorio. Urte hauetan zehar asko gozatu dugu zuk utzitako basoan eta zuk egindako zuhaitz-txabolan izandako bizipenak ez ditugu inoiz ahaztuko. Gaur, egun berezi bezala, eskolako ikasle guztiak basoa agurtzera gerturatu gara, bertan izandako bizipenak partekatuz. Ea baso berria hazten denean gure ondorengoek guk adin...

Gehiago irakurri
  316 Ikustaldi

KONTZERTURA AUTOBUSEZ

Aspaldiko partez, azaroaren 22an, eskolatik kanpora autobusez egin dugu lehen irteera Donostiako Miramonera, kontzertu berezia ikustera, HH4tik LH1era. Ikuskizun bikaina, umeen neurrira egina, arreta mantentzeko primerakoa.  Ikasleek gozatu dute.

  389 Ikustaldi

AUTOBUSAREN ZAIN

LH 4-6koek 3. hiruhileko honetan antzerki bat prestatu dugu. Gustoko izatea espero dugu.

  562 Ikustaldi

MAGIA EDO ZIENTZIA?

Azken hiruhileko honetan, argiari buruzko esperimentu ugari burutu ditugu eta ikasi duguna zuei erakusteko magia saio bat antolatu dugu. Hemen duzue ikusgai. Zer ote da, magia ala zientzia? 

  610 Ikustaldi

FOTOSINTESIA, BIZIAREN ARGIA

LH 4-6ko ikasleok fotosintesiaren prozesua ikasi dugu. Bideo honetan laburbiltzen dugu landutakoa.

  554 Ikustaldi

ORNITOLOGIA IRTEERA ARANZADIREKIN

Bi asteetan zehar Hernio-Gazumeko animaliak aztertu ditugu Aranzadi Elkartearen laguntzarekin. Azken egunean, irteera antolatu dugu Alkizako mendietan zehar landu ditugun animaliak zuzenean behatzeko. Sai Zuria ikusgarria!!! 

  501 Ikustaldi

3. HIRUHILEKO PROIEKTUAREN GAIA: ARGIA

Argia da hirugarren hiruhileko honetan landuko dugun gaia. Hiruhileko guztien hasieran egiten dugun bezala, gaia aurkezteko ekintza desberdinak antolatu ditugu. Iluntasuna esperimentatu dugu, itzalekin jolastu dugu, argi-dantza asmatu dugu, argi-bideak sortu eta jarraitu ditugu... eta hau hasi besterik ez da egin!

  486 Ikustaldi

ESKOLA MUSEO BILAKATU DUGU

Bigarren hiruhileko honetan arte bisualak landu ditugu, batez ere pintura, argazkilaritza eta eskultura. Hilabete hauetan zehar sortu ditugun arte-lanak partekatu nahian, eskola museo bilakatu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea.  

  474 Ikustaldi

ESTENOPEIKA KAMERA TAILERRA

Ostiralean, otsailaren 19an, Nagore Legarreta argazkilariak gidatutako Estenopeika Kamera Tailerraz disfrutatzeko aukera izan genuen. Lehenik, bakoitzak gure kamera eraiki genuen, ondoren, kamera horrekin argazkiak atera genituen, eta azkenik, argazkiak errebelatu genituen. Primeran pasa genuen! 

  514 Ikustaldi

ALKIZAKO ESKOLA BARRUTIK

Herrian gure eskola berria barrutik ezagutu dezaten bideo hau egin dugu. Espero gustatzea!

  1296 Ikustaldi

2. HIRUHILEKO PROIEKTUA: ARTEA

2. hiruhileko honetako proiektua artearen inguruan izango da. Pintura, argazkilaritza, eskultura... gaiari hasiera eman diogu altxor ezkutuaren jolasaren bidez. 

  511 Ikustaldi

AITON AMONEI KANTUAN

Aurten ez ditugu ahaztu gure herriko eta eskolako aiton amonak. Urtero bezala, oraingoan ere emanalditxo bat prestatu diegu, aurrez-aurre egin beharrean, bizitzen ari garen egoera berri honetara moldatua, noski. Espero dugu gustatzea.

  515 Ikustaldi

EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN

Euskararen eguna ospatzeko, arratsaldean hiru txoko desberdinetan hartu genuen parte: esku-lanen txokoan, ipuinen txokoan eta musikaren txokoan. Hona hemen ekintza hauen bideo eta argazkiak.

  536 Ikustaldi

MAHASTEGIRA IRTEERA

Egun ederra pasa genuen Urruzola txakolindegiko mahastietan. Oso interesgarriak izan ziren Garaziren azalpenak eta gauza asko ikasi genituen. Itzulerako bidea ere aprobetxatu genuen beste familia batzuk agurtu eta bereziki Rosak egindako margolana eskertzeko. Mila esker!!! 

  621 Ikustaldi

ESTREINATU DUGU ESKOLA BERRIA!!!

Introduzca el texto aquí ...

  747 Ikustaldi

EMOZIOEN ERAIKUNTZA

Hitza eta kolorea jarri diegu eskolan bi aste pasa ondoren sentitzen ditugun emozioei, emozioen eraikuntza osatuz. 

  608 Ikustaldi

Alkizako eskolak ere irmo esan du: “Emakumeenganako indarkeriarik ez!”

"Ez ez ez, minik ez!" oihukatuz atera dute argazkia Alkizako Eskolako ikasle eta irakasleek. Emakumeenganako indarkeriaren nazioarteko egunarekin bat eginez, indarkeria sexista salatu eta emakumeek emakume izate hutsagatik jasan ohi duten bortizkeriaren aurka jarrera irmoa sustatu nahi izan da ekintza honekin.

  1126 Ikustaldi

ESKER ONEKO HAMAIKETAKOA LANGILEEI

​Eskola berriaren eraikitze lanak aurrera doaz, eta denbora gutxi barru estreinatzeko prest izango da alkizarron eskola. Gure ametsak betetzeko burubelarri aritu dira lanean langileak, udako eguzki berotan, zein neguko egun hotzetan, beti abegikor eraikinera gerturatzen ziren ikasle, irakasle eta herritarrak irribarrez hartuz.  Hori dela ...

Gehiago irakurri
  1126 Ikustaldi

KUTSADURA

​Proiektu berriari hasiera eman diogu denboraren makinan etorkizunera bidaiatuz. Bertan ikusitakoak kezkatu gaitu. Has gaitezen lanean! 

  909 Ikustaldi

"Pianissimo" kontzertua Kursaalean

Aurten ere Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ikusteko aukera izan dugu Kursaalean. "Pianissimo" kontzertua eskeini digute oraingoan, Helena Orcoyen sopranoaren kolaborazioarekin.

  895 Ikustaldi

Albiste irakurrienak

Zubietako eskola
29 Urtarrila 2018
Zubieta
 SORPRESA GALANTA JASO GENUEN ASTERTEAN ESKOLAN: PIRRITX ETA PORROTX BISITAN ETORRI ZITZAIZKIGUN ETA GOIZA PASA ZUTEN GUREKIN. MILA ESKER PIRRITX, POROTX ETA BATEZ ERE AIORARI...
CEP Igeldoko Eskola
10 Apirila 2018
Igeldo
​Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Igeldoko eskolan!! Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Igeldoko herri eskolan izan ditugu « Gona Gorria » kantaren bideoklipa bertan grabatzek...
Adunako eskola
10 Abendua 2019
Aduna
Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean zehar euskarazko hitzak idatzi genituen "hitzolariak" lelopean: aspaldiko hitzak, Adunan erabiltzen direnak, itsasoarekin zerikusia dutenak,...
Alkizako eskola
25 Martxoa 2018
Alkiza
 Ostiralean, martxoak 23, Samaniego ikastetxeko 3 irakasle izan genituen bisitan basoan. Elkarrekin esperientziak konpartitzeko bidean, denok elkarrengandik aberastuz. Ederki ibili ginen. Nahi de...
Angiozar Eskola
05 Urtarrila 2019
Angiozar
Urtarrilak 3ko arratsaldean kafe tertulia prestatu genuen Barruandiako lagunekin egoteko. Barrundia, arabako udala da. Uribarri-Gamboa urtegitik Agurain bitartean dagoen udalerria da. Aizkorri-Aratzen...