Bloga

Gipuzkoako Eskola Txikiak

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira

KONTZERTU PEDAGOGIKOAK

Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean, Animalia basatiak eta Natura gela Miramonera joan ginen CIRKUS emanaldia ikusi eta entzutera. Oso emanaldi polita izan zen eta oso ongi ibili ginen. Pitusak aurkezle lan ederra egin zuen eta akrobata eta musikariek baita ere!

  406 Ikustaldi

Ilargi Beltzaren prestaketak

Aurten Ilargi Beltza eguna ospatu da Ereñotzun eta astean zehar hainbat ekintza egin ditugu: Haur Hezkuntzakoek, Gau Beltza ipuina entzun eta karetak apaindu zituzten. Lehen Hezkuntzakoek berriz, heriotzaren inguruan hitz egiteko aukera eta kalabaza tailerra egin zuten. Denon artean, eskolako sarreran zeuden bi maniki mozorrotu genituen. Guzti hau ...

Gehiago irakurri
  459 Ikustaldi

Baso eskola

Ikasturte honetan ere hasi gara baso eskolan! Iazko moduan, astean pare bat aldiz joaten gara. Hementxe duzue bilguneko argazki bat. Bertan, goizean egindakoa partekatzen dugu eta ondoren, hamaiketakoa egiten dugu.  

  521 Ikustaldi

Hondarribira irteera

Urriaren 21 eta 22an LHko ikasleak Hondarribira joan ziren. Kala ezberdinak ezagutuz ibilbidea egin zuten. Primerako irteera izan zen! Eguraldi euritsua egin bazuen ere, ederki pasatu zuten.

  437 Ikustaldi

Zepadiko putzura bisita

Ikasturte honetan ere hasi gara Zepadiko putzuetara bisitak egiten eta aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa dugu. Egin ditugun bisitetan putzuaren ingurua garbitu, igel gorriaren behaketa, urtaro aldaketak putzuan egindako eragina... aztertu ditugu.

  412 Ikustaldi

Gaztain jatea

Urriaren 8an gaztain jatea egin genuen. Horretarako aurretik Akolan eta eskola inguruan gaztainak bildu genituen. Giro ederrean ospatu genuen!

  317 Ikustaldi

Ikasturte berriari hasiera

Kaixo familiak, Ikasturte berriari web orrian hasiera emateko, 2-3urteko haurren egokitzapenaren laburpenaren bideoa erakusten dizuegu. Ea gustoko duzuen!

  452 Ikustaldi

BASO ESKOLA

Arrastrándose al sitio para recuperar contenidos ... Hemen duzue Txirritako ikasleak baso eskolan bizi duten esperientzia. Ereñotzuko inguruak ezagutzen eta gozatzen ditugu.

  1109 Ikustaldi

HASIERA ZIKLOKOEN IRTEERAK

Haur Hezkuntzan euskal mitologia landu dugu eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailan, ozeanoak lantzen ari gara. Gai hauei lotuta, bi irteera egin ditugu, Atauneko Barandiaran museora eta Donostiako Aquariumera.    Bertako bisitekin izugarri gozatu dugu! Ikusi ondorengo argazkiak: Entre su còdigo HTML personalizado ...

Gehiago irakurri
  590 Ikustaldi

TXIRRITAN HEGAZKINAK HEGAN

Plastikako saio batean, Aviones De Papel izeneko pelikula bat ikusi genuen. Pelikula horren bidez hegazkin txapelketa bat egin genuen. Parte hartzaileak Txirrita eskolako ikasleak izan dira hain zuzen ere, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 koak izan dira. Gela bakoitzean epaile bat eta bere ordezkoa hautatu ziren. Hegazkin txapelketa Ereñotzuko frontoian e...

Gehiago irakurri
  763 Ikustaldi

TXIRRITAREN SAGARRONDOA

Txirrita ikastetxeko Erreka eta Animalia gelako ikasleek sagarrondo bat landatu genuen eskola ondoan 2021eko otsailaren 27an. Sagarrondoa baino lehen bi urritz landatu ziren baina hil egin ziren. Zuhaitzak landatzeko arrazoiak konfinamenduari amaiera emateko eta etapa berri bat hasteko izan dira. Sagarrondoaren azpian, harri batzuk d...

Gehiago irakurri
  502 Ikustaldi

PILOTA TXAPELKETAK

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko mutilok pilota txapelketak sortu ditugu. Ondo pasatzeko intentzioarekin 16 bat ikaslek parte hartu dute. Txapelketako partidoak zozketa bidez egiten dira, izen guztiak paper batean idatzi eta tuper batean sartzen ditugu. Gero, paperak hartzen dira eta txapelketako partidoak paper batean apuntatze...

Gehiago irakurri
  507 Ikustaldi

EUSKAL HERRIKO ITZULIA

Txirrita eskolan txoko bat sortu dugu Euskal Herriari bira emateko. Gure txokoan plastikozko karretera bat dago gainean bizikleta estatiko bat duela eta bizikletaren aurrean, Euskal Herriko mapa bat dago guk egin behar dugun ibilbidea markatzen diguten koloretako gometxekin. Otsaila hasieran hasi ginen bira ematen Euskal Herriari. As...

Gehiago irakurri
  524 Ikustaldi

AZERIEN AURKEZPENA

LH 1-2. mailako ikasleak azeriei buruz hitz egin digute. Bideo batez erakutsi digute azerien informazio garrantzitsuena. Hilabete hauetan azeriei buruz egin dute lan beraiek aukeratutako talde izena delako.  Bideoa ikusi ahal izateko, ondorengo estekan klikatu behar duzue. Espero dugu bideo hau gustatzea.  https://drive.google.c...

Gehiago irakurri
  475 Ikustaldi

TXIRRITAKO IKASLEEN ARTEA

 Lehenengo hiruhilekoan margo fosforitoekin eta tapoi birziklatuekin egin genuen lan. Gela ilundu eta giro egokia lortu genuenean, argi ultra moreak piztu  eta tenpera fosforitoak probatzen hasi ginen. Egindakoa ikusi nahi izanez gero, egin klik ondorengo linkean: https://labur.eus/YKU96 Kartulina txuri bat hartu eta gure irudimena erabil...

Gehiago irakurri
  487 Ikustaldi

ABENDUA TXIRRITAN

 Abenduan ekintza asko egin genituen Txirritan eta eskola osoak oso ondo pasa genuen. Lehenik, abenduaren 3an,osteguna izanik, Euskararen eguna ospatu genuen. Hasieran, Txirritakook Mari Pilutxiren bisita jaso genuen eta ondoren, ikasle guztiok dantza eta abesti batzuk eskeini genizkion. Badakizuen bezala, abenduan  EITB maratoia ospatzen...

Gehiago irakurri
  527 Ikustaldi

AZERIAK IGERIAN

Azeriak Txirrita eskolako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak dira.2020ko azaroaren 30ean igeriketan hasi ziren eta 2021eko urtarrilaren 12an bukatu zuten.  Pistinara autobusean joaten ziren eta baita bueltatu ere. Bertan igerian ikasteko jolasak eta ariketak egin zituzten. Neska-mutilek urari beldurra galdu eta oso ondo pas...

Gehiago irakurri
  549 Ikustaldi

TXIRRITA EUSKARALDIAREKIN BAT!

Azaroak 20tik abenduak 4ra Euskaraldia ospatzen da Euskal Herrian. Eskolako Arigunea izendatu genuen eta guk egindako apaingarriekin apaindu genuen. Gelaka banatu genituen egin beharreko lanak: Animalien gelakoek, Arigunea idatzi, bokadilloaa marraztu eta puntu laranjak ere egin genituen. Erreka gelakoek berriz, Ahobizi eta Belarriprest rolak egin ...

Gehiago irakurri
  563 Ikustaldi

Haur Hezkuntzaren hiruhilekoa

Lehenengo hiruhilekoan ekintza asko egiten ibili dira Haur Hezkuntzakoak baina esanguratsuenak hauek dira: Amanita muskarea elikagai desberdinekin, eskalada tutorearekin, liburutegian liburuez gozatuz... Ondoren irudi batzuk uzten dizkizuegu. Egin klik irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko.   

  476 Ikustaldi

Txirrita azaroaren 25arekin bat

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta guk aldarrikatzeko elastiko txurietan gurasoen laguntzaz indarkeriaren kontrako esaldi bat idatzi eta esku moreak ipini genituen. Gero, elastiko horiekin dantzatu eta kantatu egin genuen guraso baten laguntzaz. Egin klik ondorengo irudian eta ikusi Katiluzar guraso elkar...

Gehiago irakurri
  822 Ikustaldi

Albiste irakurrienak

Zubietako eskola
29 Urtarrila 2018
Zubieta
 SORPRESA GALANTA JASO GENUEN ASTERTEAN ESKOLAN: PIRRITX ETA PORROTX BISITAN ETORRI ZITZAIZKIGUN ETA GOIZA PASA ZUTEN GUREKIN. MILA ESKER PIRRITX, POROTX ETA BATEZ ERE AIORARI...
CEP Igeldoko Eskola
10 Apirila 2018
Igeldo
​Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Igeldoko eskolan!! Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Igeldoko herri eskolan izan ditugu « Gona Gorria » kantaren bideoklipa bertan grabatzek...
Adunako eskola
10 Abendua 2019
Aduna
Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean zehar euskarazko hitzak idatzi genituen "hitzolariak" lelopean: aspaldiko hitzak, Adunan erabiltzen direnak, itsasoarekin zerikusia dutenak,...
Alkizako eskola
25 Martxoa 2018
Alkiza
 Ostiralean, martxoak 23, Samaniego ikastetxeko 3 irakasle izan genituen bisitan basoan. Elkarrekin esperientziak konpartitzeko bidean, denok elkarrengandik aberastuz. Ederki ibili ginen. Nahi de...
Angiozar Eskola
05 Urtarrila 2019
Angiozar
Urtarrilak 3ko arratsaldean kafe tertulia prestatu genuen Barruandiako lagunekin egoteko. Barrundia, arabako udala da. Uribarri-Gamboa urtegitik Agurain bitartean dagoen udalerria da. Aizkorri-Aratzen...