Abenduan ekintza asko egin genituen Txirritan eta eskola osoak oso ondo pasa genuen.
Lehenik, abenduaren 3an,osteguna izanik, Euskararen eguna ospatu genuen. Hasieran, Txirritakook Mari Pilutxiren bisita jaso genuen eta ondoren, ikasle guztiok dantza eta abesti batzuk eskeini genizkion.
Badakizuen bezala, abenduan EITB maratoia ospatzen da eta aurten COVID-19ari aurre egiteko dirua bildu da. Txirritako 5 eta 6.mailako ikasleok bertso bat egin genuean. Beste egun batean, grabatu egin genuen eskola guztiak batera. Bideoa berriz ikusi nahi izanez gero, egin klik ondorengo linkean:
Abenduaren 21ean, Santo Tomas eguna ospatzen da baina Olentzero eta Mari domingi "handiek" bisita bat egin ziguten. Lehendabizi, musikari batzuekin Olentzero eta Mari Domingiren jetsiera egin zuten eta ondoren, opariak eman zizkiguten geletarako. Hamaiketako orduan, txistorra jan genuen eta etxera joan ginen.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin