Ereñotzu

Gipuzkoako Eskola Txikiak

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira
1 minutuko irakurketa (262 hitz)

KORONABIRUSAREN HEDAPENA MURRIZTEKO, TXIRRITAKO DENOK ETXEAN.

Koronabirusa gehiago ez zabaltzeko, Txirritako ikasleak egun batzuek etxean egongo ginela jakin genuen iragan martxoaren12an. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak agindu zuenez, 15 egunez gutxienez, ezingo ginen eskolara etorri. Hala ere, horrek ez zituen ikasleen artean lehendik sortuak zeuden kezkak arindu eta zalantza (eta beldur) horiek guztiek egoki kudeatzen saiatzeko helburuarekin, jarduera interesgarri batzuek egin genituen azken aste hartan.

Gai hau komunikabideetan agertzen hasi zenetik, ikasleen ahotan hainbat galdera zebiltzan bueltaka. Hori horrela, asteazken arratsaldean, martxoak 11, Izaskun Miner, eskolako ama eta pediatra denak, birusaz komunitate zientifikoak zekienaz informazioa egokitu eta ikasleei azaldu zien. Une hartako prebentzio neurrien berri ere eman zien Esploratzaileen gelakoei (5. eta 6. mailak), bakoitzak bere esku zegoena egoki egiten hasteko aukera izan zezan.

Biharamunean berriz, osteguna, gure ikastetxeko ikasle nagusienak diren hauek, gainerako taldeei azalpenak emateko ardura hartu zuten. Talde txikitan banatu eta Hegaztiei (3. eta 4. mailakoei), Izarrei (1. eta 2. maila) eta Kolore zein Marrazoei (Haur Hezkuntza) bisitatxoa egin zieten. Ederki azaldu zuten, gelaz gela, zer egin behar dugun gure aldetik birusaren zabalkuntza azkar hau mugatze aldera. Koronabirusaren ipuin eta abestiarekin amaitu zuten prestatu zuten azalpena, lasai eta umorez.

Ziurra zen elkarren hutsa sumatuko genuela egun hauetan guztietan baina dagoeneko ari gara ziber-harremanean trebatzen. Ikasle askok bidalitako lantxoak burutu eta helarazten dizkiguzue, bejondeizuela langileak!

Bestalde, adi egon informazioari, dagoeneko eskulan edo bertso bidez eskola osoa saltsan hasiak gara eta! Laster bidaliko dizkizuegu erronka berriak familiei, elkarren berri izaten jarrai dezagun!

Guztion artean, etenaldi honi onena atera eta bestelako bideak aurkituko dizkiogu.

Norbere burua zainduz, besteak ere zainduko ditugu.

#EtxeanGelditu!

Oharra: argazki batzuek eta informazio interesgarri pixka batera jo nahi baduzue, egin klik irudian. 

×
Informatuta egon zaitez

Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.

Etenaldirako ekintzak
BELAUNALDIEN TOPAKETAK LH 5. eta 6. mailakoek
 

Iruzkin

No comments made yet. Be the first to submit a comment
Already Registered? Login Here
Guest
Igandea, 26 Martxoa 2023

Gaiak

ARGAZKIAK GAZTAINA gorria bisita Txirrita AMANCAY unitate ipuin GAZTAÑAGA yogurra igela Igeldo danbor klima aste santua porrotx 21 pirritx bizirik TXITAK INKUBADORAN from angiozar eskola on Vimeo. ZABORRA batidoa txiki TRIPAKADA bideo ingelera esperimentu DESFILE ETA   MOZORRO FESTA IZAN DUGU koloreak ipuinak planeta liga Imanol Mercero Guraso elkartea futbol zientzia SOKATIRA JOLASA JAIA ingurunea PAILAZOAK GAUR GOIZEAN OSTEGUN GIZENA OSPATU DUGU ESKOLAN platanoa Ostadar Ereñotzu eguraldia Danio NEURKETA EZ DA TXISTORRARIK FALTA IZAN !!! HEMEN ARGAZKI BILDUMAREN AURRERAPENA.ONDO PASA IÑAUTERIETAN !!!! irudia KIROL bixita zapaburu aldaketa eskea KRISTINAENEA errezeta eguraldi xumea // www.eskolatxikiak.eus /images neska paseotxoa AGENDA oilasko liburu GOZATU BALEA didaktikoa klipa #irteera eguna HaurHezkuntza txangoa baratza topaketa mari kontalari GELAK hirutxulo BERDINTASUNA bizimodua BIKAINA GIZON sindromea basoa down ENTSALADA NAHIKOA DANTZA duatloi LAGUNTXO IBAIA proiektua martxoa familia ekitaldi MUSIKARIA udaberria liburua EMAKUMEA kutxa ageda ilusio san sebastian proiektu AUTOBUSA JANARIA ipuina abenturak ereñotzu bolondres ukendua urtebetetzea barria inurria tailerra Introduzca el texto aquí txistorra AKURIUM festa hiriburu zozketa GABONAK MUTIL marrazoak osteguna olentzero UDALETXEA igeriketa tanborrada zuhaitz IBILBIDEA park europa eskola TOLOSA inauteria mad kontaketa sariduna katu lorez ELURRA ikasleak programa altxorraren kutxa imanol murala baserria santa SUKALDEA nazioarteko KORRIKA antzerkia bidaia txandaka #ESKOLA FESTA tresneria COOKING EURIA hitzkuntza egunerokoa HAMAIKETAKOA PROIEKTUAK hiruhilekoa euskara altxorra saskia irteera arotzenea JANA AZTERTZEN zelai koplak TOPAKETAK amaia ikastaroa MOZORROA PETER PAN oporrak etxea grabazioa munduko adin science gonbidatu intsektua artoa txokolatea lana Martxoak 8 sukaldaritza Musika natura bizipenak tomatea gona Elkarrizketak zaindu

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea