Txirrita eskolan txoko bat sortu dugu Euskal Herriari bira emateko. Gure txokoan plastikozko karretera bat dago gainean bizikleta estatiko bat duela eta bizikletaren aurrean, Euskal Herriko mapa bat dago guk egin behar dugun ibilbidea markatzen diguten koloretako gometxekin. Otsaila hasieran hasi ginen bira ematen Euskal Herriari. Astelehenetan Muskerrak egoten dira bizikleta estatikoan, asteartetan berriz, Animaliak, asteazkenetan aldiz, Erreka gelako ikasleak, ostegunetan ez da inor ibiltzen baina ostiraletan txandaka ibiliko gara hiru gelak. Ikasle bakoitzak 10 minutu egingo ditu. Guztira 12 etapa egingo dira. Hau guztia Euskal Herriko mapa fisikoa ondo ikasteko erabiliko dugu.

KASKOA BURUAN, BIZIKLETA HANKAPEAN ETA IBILI TXISPAN!