Otsailaren 14ean LH-ko ikasle guztiak Miramongo EOS-en egoitzara gerturatu ginen, bertan Kontzertu Pedagogikoen testuinguruan, sokazko tresnak eta antzerkia uztartuz eskaini ziguten ikuskizunaz gozatzeko.
Oso gustura egon ginen Tiorba, kitarra elketrikoa, bibolinak, klabezina eta beste hainbatekin sortutako obrez gozatzen. Vivaldiren Negua entzun, Itsasoa laino dago abestu eta ekologia edo jasangarritasunaren inguruko mezuak ere hizpide izan genituen gainera!
Kontzertua beste ikastetxe batzuekin batera entzun ostean, Eureka! zientzia museoko parkera oinez gerturatu eta Gipuzkoako eraikin esanguratsu ugariren miniatura edo maketak behatzen aritu ginen, gure eskolako proiektu den etxola ekologikoaren eraikuntzarekin lotzeko.
Eguraldia ere lagun izanik, ezin kexatuko gara egun borobil-borobila aterata!
Oharra: beheko irudian klikatu eta argazki sortatxora jo ahal izango duzu.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin