Atzo Haur Hezkuntzakoak Hernaniko liburutegira egin genuen irteera. Bi autobus ezberdinetan joan ginen. Lehenik, Marrazoek Lur-en ipuin kontaketa saioa izan zuten eta Koloreak bitartean Atsegindegiko parkean ibili ginen jolasean. Liburutegira sartzera gindoazela, begira zeinekin egin genuen topo: Maialen Lujanbiorekin. Eskerrik asko Maialen gurekin argazkia ateratzeagatik!
Ondoren, alderantzizkoa egin genuen. Koloreak ipuin saiora eta Marrazoak parkera. Tartean hamaiketako berezia egiteko aukera izan genuen. Zenbat gustatzen zaigun txokolatea!
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin